Toki garapena eta erdaldunen jarrera dira Uemaren Iñaki Arregi bekaren irabazleak

DONOSTIA. Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako Iñaki Arregi bekaren irabazleak aurkeztu zituzten atzo —bekaren lehen aldia da aurtengoa—. Tokiko garapen ekonomikorako estrategiak sortzeko metodologia aztertuko du Joseba Garmedia EHUko irakasleak. Enara Eizagirre, Edurne Urrestarazu eta Ekhi Zubiriak osatutako taldeak, berriz, udalerri euskaldunetara iritsi diren erdaldunek euskararekiko zer-nolako harremana duten ikertuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu