Ondorioz, tokiko telebista digitaletan euskararen presentzia duina bermatzea ezinbestekoa dela agertu du Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko idazkari nagusiak. Areago, zenbait baldintza bete beharrekoak dira haren aburuz: “zonalde bakoitzeko euskaldun proportzioaren araberako euskarazko kate kopurua egon behar du euskaraka aurrera egiteko”, esan du.
Batetik, gainerako kateei beren zonaldeko euskaldunen gehi ia-euskaldunen araberako kuota ezartzea eskatu die Mendigurenek. Kuota kalkulatzeko gune horretako euskaldunen eta ia euskaldunen ehunekoen batura egin behar dela zehaztu du idazkari nagusiak, “ia euskaldunak kontuan izan behar dira hizkuntza ulertzen dutelako”. Bestetik, euskarazko kate kopurua eta kuota ezartzea esleipenaren hasieratik ezarri behar da Kontseiluaren aburuz, “administrazioak 10 urteko epea eman du baina ez dauka zentzurik legea gizartea baino hamar urte beranduago joateak”.
Era berean, Espainiako Estatu osoan aritzen diren telebista kateei deskonexioak egin behar izatea eta horietan euskararen kuotak ezarri beharra azpimarratu du Mendigurenek. “Kuotak ezarri ezean, erdaldun hutsak izaten jarraitzeko arriskua daukagu”, salatu du. Bestetik, telebista kate horietan euskaraz ekoitzitako musikaren eta ikus-entzntezkoen presentzia minimoa igotzeko eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzari.
Hizkuntz normalizazioa