Tolosaldeko (Gipuzkoa) 28 herrietan galdeketa antolatzeko helburuarekin jaio da Tolosaldeko Giltzarria. Gaur aurkeztu dute elkartea Tolosan: "Erabakia, gaur eta hemen, errealitate bihurtu nahi dugu", esan dute. Eta horretara doaz. Izan ere, datorren urteko martxoaren 19an herri galdeketa egingo dutela iragarri dute. Eskualdeko 170 bat lagun bildu dira horretarako: "Demokrazia sakonean sinesten dugu", esan dute. Orain arte, norbanako eta eragileekin lanean aritu dira pausoa emateko: "Borondatea eta elkarlanerako mezua jaso dugu, eta lanerako deialdia da gurea".
Baina ez da hura izango biharko galdeketei lekukoa hartuko dien herri bakarra. Gure Esku Dago-k atzo iragarri zuen datorren urtean 60 herri baino gehiagotan direla herritarrei hitza ematekoan, eta gaur eman dute haietako batzuen berri. Larrabetzun (Bizkaia), esate baterako martxoaren 26an egingo dute, eta gaur aurkeztu dute hura antolatzeko sortutako Ebatzi elkartea. Orozkon eta Getarian ere gaur iragarri dute galdeketa egiteko asmoa.
Bihar, 34 herritan
Datorren urteran galdeketak egingo dituzte 60 herrietan ez ezik, beste hainbatetan ere ari dira praktikan jartzen erabakitzeko eskubidea. Etxarri-Aranatzen eta Arrankudiagan hasitako olatuak bihar izango du jarraipena Azpeitian, Goierrin, Debagoienean (Gipuzkoa) eta Aramaion (Araba), eta Ispasterren (Bizkaia). Denera, 125.000 herritarrek izango dute euskal estatuari buruz botoa emateko aukera.
Gaur eta bihar, gainera, beste hainbat lekutan ere izango dira ekitaldiak.