Topatu dute atzotik desagertuta zegoen Azpeitiko emakume bat

Emakumeak 61 urte ditu, eta ezponda batean erorita zegoen, hanka bat zaurituta.

Erreskate laneko langileak, emakumea ezpondan gora igotzen. IREKIA
Erreskate laneko langileak, emakumea ezpondan gora igotzen. IREKIA
nerea intxausti
2024ko maiatzaren 27a
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Emakume batek desagertuta pasatu du gaua, eta goizean aurkitu dute, onik. Desagertutako haren koinatak 01:15 aldera eman zuen berria. Azaldu zuen arratsaldean baserrian utzi zuela emakumea, baina gauean ez zela bertan. Harritu egin zen, zeregin batzuk erdizka utzi zituelako, eta SOS Deiak-era deitzea erabaki zuen.

Gaua bilatzeko lanetan igaro dute Ertzaintzak, Gipuzkoako suhiltzaileek eta Azpeitiko Udaltzaingoak. Azkenean, Ertzaintzaren Txakur Unitateak topatu du, gaur 09:00etan, bere baserri inguruan, Azpeitiko Odria auzoan (Gipuzkoa). 61 urte ditu emakumeaak, eta ezponda batean erorita topatu dute: hanka batean min hartuta zegoen, eta ezin zen mugitu. Bertatik atera dute, eta anbulantzian eraman dute Donostia ospitalera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.