AUZITEGIAK

'Topatu.info' eta Ernaikoen auzia, ebazpenaren zain

2013ko Gazte Danbadako hainbat bideo ikusi ostean, zigor eskaerei eutsi die fiskalak. Haren ustez,  auziak "ez du zerikusirik adierazpen askatasunarekin".

Auzipetuak, epaitegiaren atarian. @LAHAINEINFO
2015eko ekainaren 16a
07:44
Entzun

Ernaiko kideen eta Iraitz Salegi Topatu.info atariko kazetariaren aurkako epaiketaren saioa egin dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Berriro ere ez dute ikuslerik onartu aretoan, eta beste gela batean dagoen telebistatik jarraitu ahal izan dute saioa bertaratutakoek.

Fiskaltzak urte eta erdi eta 2 urte arteko zigor eskaerak egin ditu zortzi gazteentzat, Gazte Danbadan "terrorismoa goratzea" egotzita; zehazki, 2013ko martxoaren 30ean Frantziako espetxe batean hildako Xabier Lopez Peña ETAko buruzagiaren heriotzarekin loturik, ustez eginiko mobilizazio eta adierazpen batzuengatik. Honako hauek dira auzipetuak: Ernaiko Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno eta Topatu.info-ko Iraitz Salegi kazetaria.

Epaiketa maiatzaren 28an zen hastekoa, baina eten egin zuten; herri harresi bat egin zuten gazteek ahozko saioa hasi aurretik, eta epaimahaiak kanporatu egin zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.