Tortura erauzteko ekimen guztien alde egin du ezker abertzaleak

Herritarrei dei egin die Iruñeko foroan parte hartzera, eta igandeko manifestaziora joan daitezen eskatu die

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Tortura erauztea lortzeko ekimen oro txalotu ditu ezker abertzaleak, eta herritarrei dei egin die ekimen horietan parte hartzera, atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez.

Deia bereziki asteon antolatu diren ekimenetarako egin du ezker abertzaleak. Hain zuzen ere, bihar eta etzi Iruñeko Golem zinemako aretoetan egingo den Torturaren Aurkako Foroaz eta igande eguerdian Iruñean egingo den manifestazioaz mintzo da.

Tortura Espainian izan badela eta euskaldunak jomugan daudela gogorarazi eta salatu du ezker abertzaleak. Tortura ahalbidetzen duten guneak legeen bidez sortzen direnez, politikariek dute horiek aldatzeko eskumena, eta haiek estu hartu behar direla iritzi dio ezker abertzaleak, Nafarroako Parlamentutik hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.