Torturak salatzeagatik atxilotuta izan dituzte bi lagun Leioan

Bi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Villabonan, autobusetik jaitsarazita

Erredakzioa
Bilbo
2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun
Tortura salaketak kontatzen zituen panelak jartzen ari zirela bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Leioan (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, euskal presoen argazkiak zeuden panel horietan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gezurtatu egin du Herrizaingo Sailak esandakoa.

Espainiako Auzitegi Nazionaletik agindutako azken polizia operazioan atxilotutako bederatzi lagunek torturak salatuzituzten, eta haien testigantzak badaude, eta herritarrei horien berri ematea zela helburua esan du AAMk. Eta era berean, gainera, hainbat mobilizazio eta ekimen egin dituzte Leioan azken egunetan.

Ostiralean atxilotu zituzten horietako panel bat jartzen ari ziren bi lagun, eta gertukoek ez zuten haien berririk izan atzo arte. Atzo bertan aske utzi zituzten, eta biek salaketa jarri dute Ertzaintzaren aurka. «Legez kanpoko salaketa jasan dutela» salatu dute Ertzaintzaren polizia etxean.

Villabonan, Guardia Zibila

Bestalde, Villabonako (Gipuzkoa) lineako autobus geltokian Guardia Zibila autobusera igo, eta emakumezko bat eta gizonezko bat jaitsarazi zituela jakinarazi du AAMk. Bost patrol gerturatu, eta biak eraman zituzten, AAMren arabera, eta haien inguruko beste berririk ez da.

Villabonako herriaren bi sarrerak ere itxiak izan zituztela jakinarazi du AAMk, albo batera eta bestera Guardia Zibilaren patrolak zeudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.