Torturengatik kondenatutako baten zigorra murrizteko eskatu du fiskalak

Portu eta Sarasola torturatu zituen sarjentuari ezarritako lau urteko zigorra erdira jaisteko eskatu du

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Igor Portu eta Mattin Sarasola euskal presoak torturatu zituen guardia zibil bati ezarritako lau urteko kartzela zigorra erdira murrizteko eskatu du Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak. Hain zuzen ere, Guardia Zibileko sarjentu Juan Jesus Casa Garciaren kasuaz mintzo da Fiskaltza. Auzitegi horretako fiskal nagusi Juan Ignacio Campos Camposek kasazio helegitea jarri du zigorra murrizteko eskaria eginez.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak bi urteko kartzela zigorra eta zortziko inhabilitazioa ezarri zion sarjentuari Portu torturatzeagatik, eta beste hainbesteko zigorra Sarasola torturatzeagatik.

Campos fiskalak ezarritako kasazio helegitean, berriz, dio sarjentuari ezin zaizkiola bi tortura delitu egotzi, bi biktimei dagokien bakar bat baizik.

Portu eta Sarasolaren abokatu ordezkariek, berriz, kondenarik jaso ez zituzten guardia zibilen absoluzioaren aurkako helegitea jarri dute, eta zigortutakoen kondena handiagoa izan dadin eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.