IRUÑEA. Nafarroako lehendakari Uxue Barkosek esan du «agintaldia amaitu aurretik» gauzatu behar dela trafikoari buruzko eskumena Espainiako Gobernutik Nafarroako Gobernura pasatzeko prozesua. «Begien bistakoa da horren eskualdatzea ez dela egingo hiru, lau edo bost hilabetean», erantsi du, baina azaldu du Nafarroa «aspalditik» ari dela eskumen hori eskatzen, Nafarroako Foru Hobekuntzan agertzen dela eta, hortaz, agintaldia amaitu aurretik sinatu behar dela.
Adierazpen horiekin, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Jose Luis Arastik egindakoei erantzun die Barkosek. Arastik «zalantzan» jarri du trafiko eskumena agintaldi honetan Nafarroako Gobernuaren esku geratzeko aukera. Barkosek ez du uste adierazpen horiekin Arastik «polemikarik» piztu nahi izan duenik.
Trafiko eskumena agintaldi honetan nahi du Barkosek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu