Eguraldia

Traganarru bat igaro da Zarautz eta Zumaiako kostatik

Eguna argitzen ari zela ikusi ahal izan da, kostaldetik gertu, 'Baleike.eus' wegbuneak jakinarazi duenez.

Traganarrua, gaur goizean, Zumaiako Santiago hondartzaren parean. BALEIKE.EUS
2018ko otsailaren 2a
14:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Elurteak, zaparradak eta txingor ekaitzak utzi ditu eguraldiak, gaur goizean, Euskal Herrian. Horien ondorioz, goiza ohi baino nekezago egingo zitzaien zenbaiti, eragozpenak sortu baitira, esaterako, errepideetan. Baina eguratsaren indar erakustaldiak ez ditu auto ilara gogaikarriak bakarrik eragin. Ikuskizun liluragarririk ere izan baita.

Zumaian eta Zarautzen (Gipuzkoa) traganarru bat ikusteko aukera izan dute goizean goiz, eguna argitzen ari zela. Itsasotik gora, zeruarekin bat egiteraino altxatu den ur erauntsiak kostaldetik gertu igaro ditu bi herri horietako inguruak.

Hona herritar batek Zarautzen bideoz jaso dituen irudiak:

[youtube]https://youtu.be/V1_OO4nYtDk[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.