Traganarru bat sortu da Lapurdiko kostan

Bidartetik eta Getariatik oso argi ikusi dute, eta baita bideoan hartu ere. Oso arriskutsuak dira itsasoan dabiltzanentzat, eta mitologiak pertsonaia gaizto bihurtu ditu.

Traganarrua, gaur, Bidarte-Getaria inguruan. @MATEOLAPIOS
Edu Lartzanguren.
2020ko ekainaren 4a
16:46
Entzun

Traganarrua sortu da gaur arratsaldean Lapurdiko kostaldean. Bidartetik eta Getariatik oso argi ikusi dute.

Tragarroia ere esaten diote, eta haize zurrunbilo indartsua da. Normalean, hodei zutabe baten azpialdetik sortzen da, eta inbutu baten forma hartzen du, tornado baten pare. Hain zuzen, tornadoak lurrean dagoen hautsa —eta ahal duen guztia— jasotzen du; traganarrua, berriz, itsasoaren gainean sortzen da, eta haren azaletik ura xurgatzen du, zirimola batean; hortik datorkio izena. Gutxi irauten dute normalean, eta eskerrak, oso arriskutsuak baitira itsasoan dabilen ontzi ororentzat. Mitologian islatzen da arrisku hori: arrantzaleen etsaia izaten da haren pertsonifikazioa.

2018. urtean, traganarru bat igaro zen Zarautz eta Zumaiako kostatik. Hura ere kamerekin hartu ahal izan zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.