Trans legearen aurreproiektua onartuko dute

2021eko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekainaren 29an trans legearen aurreproiektua onartuko dute Espainiako Ministroen Kontseiluan, Unidas Podemosek eta PSOEk adostasuna lortu ondoren; otsailetik zegoen blokeatuta arauaren tramitazioa. Genero autodeterminazio libreada eztabaidagai nagusia.

Lege horren bidez, transek ez dute osasun arloko profesionalen eskuetatik pasatu beharko beren sexu-genero identitatea «baieztatzeko», eta, hortaz, norberak bere identitatea zein den adieraztea nahikoa izango da maila administratiboan aldaketak egiteko. Adostu dutenez, hiru hilabeteko epean berretsi beharko dute.

Hamalau urtetik gorakoek izango dute horretarako eskubidea, eta zenbait eragilek eskatu dute hamabi urtera jaisteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.