200 bat lagunek Lur Berri nekazari kooperatibaren bulegoak okupatu zituzten atzo Aiziritzen (Nafarroa Beherea), laborari zenbaitzuri arto hazi transgenikoan saltzen hasiko dela salatzeko eta eragozteko. Lur Berriko buruekin hitzegiteko parada izan zuten, eta erabaki hori bertan behera uzteko eskatu zieten okupatzaileek -laborariak eta kontsumitzaile elkarteetako kideak ziren asko-.
Gaua Lur Berriko bulegoetan igaro dute 80 bat lagunek, eta egunean zehar 150 bat batu dira. Gainera, astearte arte itxialdiari eustea erabaki dute. Izan ere, Lur Berriko administrazio kontseiluak batzarra egingo du asteartean, eta auzia gai zerrendan sartu dute. Bitartean, transgenikoen inguruko filmen emanaldiak eta eztabaidak antolatu dituzte; baita kantaldiak ere. Era berean, auzapezei eta Frantziako presidentziarako hautagaiei sustengu eskaera egiten ari dira. Dagoeneko Dominique Voynet Berdeen hautagaiak eta Jose Bove altermundialistenak adierazi diete babesa.
Transgenikoen kontrakoek astearte arte eutsiko diote Lur Berri kooperatibaren okupazioari
Hain zuzen ere, asteartean egingo du kooperatibako administrazio kontseiluak bilera, eta okupatzaileen proposamena gai zerrendan sartu du. Dominique Voynet Frantziako presidentziarako hautagai berdeak eta Jose Bove altermundialisten hautagaiak sustengua adierazi diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu