Erasoa

Trenaren katenaria hautsi dute Andoain eta Villabona artean

Traba handiak izan dira goizean zehar Renferen zerbitzuan.

2007ko irailaren 7a
17:52
Entzun
10:45 aldera lortu dute Renfeko teknikoek matxura guztiak konpondu eta Andoain eta Zumarraga (Gipuzkoa) arteko tren zerbitzua berriro abian jartzea. Bitartean, goizeko lehen orduetatik hasita, autobus bidez osatu behar izan dute tarte hori.

Izan ere, bart goizaldean katenariaren kontrapisua hautsi dute Villabona eta Andoain artean, eta, ondorioz, arazo handiak sortu dira Donostiako aldirietako sare guztian eta ibilbide luzeko zenbait zerbitzutan. Katenaria hautsi eta gaueko zenbait tren pare horretatik igaro direnean, kontrapisurik ezean, argindar lineak eta zutabeak bota dituzte.

Irun eta Andoain arteko zerbitzua eta Zumarraga eta Brinkola artekoa arazorik gabe eman du Renfek ia hasieratik, baina Andoain eta Zumarraga artekoa ez. Ondorioz, autobusak jarri dituzte Andoain eta Zumarragako ibilbidea egiteko.

Aldirikoetan ez ezik, ibilbide luzeko trenetan ere trabak eragin ditu erasoak.Hala, Madril, Bartzelona eta Lisboarako bidaiak egiten dituzten trenetako bidaiariek Zumarragan jaitsi, eta handik autobusean jarraitu behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.