trixertak

'Trixerta'-k eskatzeko azkeneko astea

Sortzaileekin elkarlanean eginiko elastikoak BERRIAren dendetan egongo dira eskura uztailaren 22ra arte.

2015eko uztailaren 16a
10:12
Entzun 00:00:0000:00:00

BERRIAko asteko albiste nabarmenenarekin, elastikoak atera ditu BERRIAk. Martxoaren 5ean kaleratu zen lehenengo diseinua, eta sanferminetarako elastikoarekin amaitu da sasoi honetako saila. Hamasei trixerta egin dira, eta uztailaren 22an amaituko da eskariak egiteko epea. Zaldieroak, Oninartek, Savanna Studiok eta Zugaz.art sortzaileek egin dituzte txanda honetako diseinuak.

Edukiak sortzen ditu BERRIAk egunero, eta albiste horiekin janzten ditu irakurleak. Euskarri berri bat izan dute eduki horiek, eta beste modu batera jantzi du jendea.

Elastikoak izendatzeko tixerta erabiltzen delako eta proiektua hiru zutoinen gainean osatu delako hartu du egitasmoak Trixertak izena. Sortzaileak arduratu dira sormenaren arloaz; Oninart estudioak egin ditu ekoizpen lanak, eta kamisetak BERRIAk hedatu ditu.

Sorkuntza eta euskal kultura hedatzea ere zereginen artean du BERRIAk, eta, egitasmo horrekin, bide horretan beste urrats bat egitea izan da asmoa. 

Elastikoek 25 euro balioko dute —etxerako bidalketa eta BEZa barne—, eta BERRIAlagunek %10 merkeago izango dute: 22,5 euro. www.berria.eus/trixertak/katalogoa/helbidean ikusi eta eska daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.