Trokonizko Geroa Eskola ikastetxea itxi dute, baheketa egin bitartean

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak bertan behera utzi ditu Trokonizko (Araba) Waldorf metodologia erabiltzen duen ikastetxeko eskolak, COVID-19ko hainbat kasurengatik. Baheketa egingo dute eskolan, eta PCR proba egin eta negatiboa dutenak bakarrik sartu ahal izango dira.

Trokonizko Geroa Eskola, artxiboko irudi batean. BERRIA
2020ko azaroaren 23a
12:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Trokonizen (Iruraitz-Gauna, Araba) Waldorf metodologia erabiltzen duen Geroa Eskola aldi baterako ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak. Hainbat koronabirus kasuren arrastoari jarraitzen ari ziren ikastetxe horretako ikasgeletan, eta osasun agintariek baheketa bat hasi dute eskolan. Hura amaitu artean, aurrez-aurreko eskolak bertan behera geratu dira. Ikastetxeko  familiei jakinarazi zaie erabakia: langileen eta ikasleen PCR negatiboak baieztatu arte, jarduera guztiak etengo dituztela. Gainera, baheketan emaitza negatiboa duten langile eta ikasleak bakarrik sartu ahal izango dira ikastetxera.

SER irrati kateak aurreratu du albistea, gaur goizean. Eta, jakinarazi duenez, hainbat familiak uko egin diote seme-alabei PCR proba egiteari. Gogoratu behar da ikasturte hasieran ere polemika izan zela ikastetxearekin: maskara janztea borondatezkoa zen bertan, eta Eusko Jaurlaritzak esku hartu behar izan zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.