Istripua

Turkian hondoa jotako turista itsasontziko bidaiariak atera dituzte lehorrera

Dozenatik gora euskal herritar daude bidaiarien artean. Arriskurik ez dutela bizi izan baina eman dieten tratuarekin haserre daudela adierazi du bidaiari donostiar batek.

2008ko martxoaren 27a
18:01
Entzun
Grezia eta Turkiako uretan astialdiko itsas bidaia egiten ari zen Sky Wonder ontziak hondoa jo zuen asteartean Turkiako Kusadasi portuko badian, eta ordutik ez atzera ez aurrera izan dira barruan zihoazen 1.100 bidaiariak. Guztiak lehorreratu berri zituztela jakinarazi du gaur eguerdian Espainiako Atzerri Ministerioak, eta laster eramango dituztela turista horiek denak euren herrietara. Bidaia antolatu duen Pullmantur enpresak gauerako aberriratuko ditutela ziurtatu du. Enpresak dirua itzuli eta beste bidaia baterako eskaintza egin die.

Bidaiari horietako hainbat lagun euskal herritarrak dira, eta haietako batek, Donostiako Estherrek, inoiz ez direla arriskuan izan ziurtatu du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Agertu duenez, badian jo du hondoa itsasontziak, baina itsasertzetik hurbil, leku seguruan.

Hala ere, haserre agertu da astearte goizean ontziak hondoa jo zuenetik jaso duten tratuarekin: arduradunak gezurretan eta luzamendutan ibili direla salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.