Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dago jadanik
Atzo arratsaldetik euskaraz ere erabil daiteke Twitter sare soziala. Maiatzean iragarri zuten Twitterreko arduradunek zerbitzua euskaraz emateko aukera zabalduko zutela. Hasiera batean, uztailean ziren hori egitekoak, baina, azkenean, abuztura atzeratu behar izan dute. Hilabete hauetan, itzulpenak egiten aritu da sarean aritzen den euskal komunitatearen ordezkaritza bat. Proba moduan dago une honetan. Twitter euskaraz jarri nahi duenak, bere kontuan sartu, eta ondorengoa egin beharko du: ezarpenetan klik egin, eta hizkuntzari dagokion atalean euskara aukeratu. Eztabaida izan da txio edo tuit erabiltzearen artean, eta lehena aukeratu dute azkenean. Twitter 33 hizkuntzatan eskaintzen da egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu