Ezker abertzaleko bozeramaile Txelui Morenok azpimarratu du bide demokratikoen aldeko apustua ezker abertzalearen alde bakarreko erabakia izan zela eta, beraz, ez dagoela inorekin hitzartutako ezein akordioren menpe. «Estrategia aldatzeko eta gatazka armatua gainditzeko erabakiak hartu genituen gure herria gaur egungo agertokitik beste batera eramateko egokienak zirelako, eta ez dago ordainik bakearen truke. Bakea bakea da, trukean inolako ordainik gabea», esan zuen Morenok Onda Vasca irratian.
Haren ustez, ETAk ere argi hitz egin du: «Oso argia da ziklo armatua gainditzeko ETAk duen jarrera», adierazi zuen.
Txelui Moreno: «Bakea bakea da, trukean inolako ordainik gabea»
Ezker abertzaleko eledunak ziurtatu duenez, ETAk gainditu egin nahi du «ziklo armatua»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu