Txerto kanpaina bat bultzatuko dute, umetokiko minbizia saihesteko

14 eta 23 urte arteko neskak dira Kontseilu Nagusiak eta osasun zerbitzuek hasi duten kanpainaren helburua

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Gazteen artean umetokiko minbizia galaraztea eta papilomen aurkako txertoa ugaltzea da Frantziako osasun zerbitzuek duten xedea. Kanpaina 14-23 urteko neskentzat izanen da.

«Lehen sexu harremana ukan ez duten neskengan eragin nahi dugu, eta horregatik hautatu dugu 14 urteko lagin hori», erran du Michel Maumus doktoreak. Umetokian koka daitezkeen lau papiloma motaren aurka balio du txertoak. Sexu bidez zabaltzen diren eritasun horiek saihesteaz gain, ororen buru umetokiko minbizirik ez garatzea lortu nahi dute.

Hiru alditan ematen dute txertoa eta, orotara, 140 euro ingurukoa izan daiteke prezioa. Gizarte Segurantzak txertoaren %65 baino ez du ordaintzen eta gaineratekoa, pertsonak ordaindu behar du, bai mutualitateen bidez, bai bere sakelatik. Krisialdi ekonomikoaren ondorioz, familia xumeenek mutualitateen kontratazioa moztu dute, eta bere sakelatik ordaindu beharko luketen kopuruahandiegia dela dio Monique Larran-Langek, Konsteilu Nagusiko presidenteordeak.

Mutualitateek ordaintzen ez duten partea Kontseilu Nagusiak ordainduko du, Larran-Langek azaldutakoaren arabera. Umetokiko minbiziak eraginik, Frantzian urtero mila emazte hiltzen direla azaldu zuen. «Baliabideetan bermatzen da berdintasuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.