adierazpen askatasuna

Txio batzuengatik deklaratu behar izan du Juanjo Basterra kazetariak

Kazetari laudioarrari "terrorismoa goratzea" egotzi dio Dignidad y Justicia elkarteak. Amurrioko epaitegian egin ditu deklarazioak, bideo konferentzia bidez.

Juanjo Basterra kazetaria. ARAIALDEA
2015eko uztailaren 24a
18:31
Entzun

Deklarazioa ia bi ordu atzeratu da, arazo teknikoen ondorioz, Aiaraldea-k jakinarazi duenez. Juanjo Basterrak adierazi du ez duela inor goratu eta ez umiliatu. Fiskalaren galderak ez ditu erantzun.

Espainiako Auzitegi Nazionalak deitu du Basterra deklaratzera, Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa baten ondorioz, "terrorismoa goratzea" leporatuta. Elkarteak Basterraren Twitter kontuko zenbait txio erabili ditu akusazioa egiteko.

Auzitegi Nazionalak deklarazioa hartuko dio bideo konferentzia bitartez instrukzio fasean.

Txiolariak jomuga

Maiatzean, hemeretzi lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak Euskal Herrian, "sarean terrorismoa goratzea" leporatuta; iaz egindako Armiarmaoperazioaren soka berean kokatu zituen. Iaz traza bereko beste bi operazio egin zituzten, eta guztira 60 pertsona inguru atxilotu dituzte jada.

Besteak beste, "guardia zibilen edota ertzainen hilketak goratzea", alkateen kontra atentatuak egiteko "desioa" izatea eta "terrorismoaren biktimei iseka egitea" leporatu zieten maiatzean atxilotutako txiolariei.

Atxiloketak legez kanpokoak izan zirela argudiatuta, helegitea jarri zuen Ane Ituño abokatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.