Txirrindulari bat hil da Gatikan, furgoneta bati jota
GATIKA. Txirrindulari bat hil zen atzo istripuz Gatikan (Bizkaia), aurkako norabidean zihoan furgoneta baten kontra jo ondoren. 84 urteko txirrindularia zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera helikopteroan,eta bertan hil zen. Ezbeharra 18:15 aldera gertatu zen, eta errepidea guztiz itxi behar izan zuten. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu