Euskal presoak

Txuma Altabe presoari ukatu egin diote amari bisita egiteko eskaria

Egoeraren "krudeltasuna" salatu du Etxerat-ek. Izan ere, amak 92 urte ditu, eta Parkison gaitza. Castello I kartzelan dago Altabe, etxetik 550 kilometrora.

Etxerat-en gaurko agerraldia, Iruñean. ETXERAT
Iñaki Lasa Etura.
2017ko azaroaren 22a
15:02
Entzun

Castello I espetxeko (Herrialde Katalanak) zuzendaritzak ukatu egin dio Jesus Mari Altabe euskal presoari ama bisitatzeko egindako eskaria. Amak 92 urte eta Parkinsonen gaitza ditu, eta semea etxetik 550 kilometrora dute preso. Etxerat-ek agerraldia egin du gaur, egoeraren berri emateko, eta debekua "onartezina" dela azaldu du.

Espetxe zuzendaritzari "presoen eskubideekin jolasteari" uzteko eskatu du euskal presoen senideen elkarteak. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak egindako txostenaren arabera, senideengandik gertuago egoteko espetxe aldaketa eskatzeko baldintzak betetzen ditu Altabek. Halaber, espetxe zaintzako epailearen jarrera salatu du Etxerat-ek, "behin eta berriro" atzeratu duelako prozedura.

Europako Parlamentuak onarturiko Bergeron txostena ekarri du gogora Etxerat-ek agerraldian, zeinak urruntze politika presoaren senideentzat zigor erantsia dela azaltzen baituen. Salbuespen neurriak amaitzeko eskatu dute.

Guztira, 91 euskal presok dute nolabaiteko gaitza, horietako hamahiruk, gaixotasun larriak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.