Uberka Bravo atzeman dute, Askapenako buruetako bat izatea egotzita

Taldeko beste bost kide espetxeratzeko autoan, epaileak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua helarazi zion Poliziari

Erredakzioa
Baiona
2010eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Espainiako eta Frantziako poliziek Uberka Bravo atxilotu zuten atzo arratsaldean Hendaian (Lapurdi), Askapenaren kontrako polizia operazioaren harira. Irailaren 30etik zuen Poliziak hura bilatu eta atxilotzeko agindua. Egun hartan, Espainiako Auzitegi Nazionalak espetxeratu egin zituen Askapeneko bost kide; auto berean, Bravo atxilotzeko agindu zuen Pablo Ruz epaileak. Askapenako buruetakoa izatea egozten dio Auzitegi Nazionalak. Paueko auzitegiak erabakiko du hura Espainiaratzeko eskariari buruz.

Askapena ETArekin lotuta egin zituen atxiloketak Espainiako Poliziak. ETAren nazioarteko sarearen kide izatea egotzi zieten atxilotuei, eta Kolonbiako FARC taldearekin harremana izatea ere bai. Askapenako bost kide espetxean daude orduz geroztik: Walter Wendelin, Gabi Basañez, Haritz Ganboa, David Soto eta Unai Vazquez. Beste bi atxilotuak, Ruben Sanchez eta Itsaso Lekuona, bermea ordainduta utzi zituzten aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.