Udaletxean Espainiako bandera jartzeko agindu diote Berako Udalari

Iruñeko Administrazio Auzitegiak Estatuaren abokatuaren helegitea onartu du, baina ebazpena ez da irmoa

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espaniako bandera udaletxean jartzeko agindu dio Berako Udalari —Aralarrek gobernatzen du— Iruñeko Administrazio Auzitegiak, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren eskaera aintzat hartuta. Otsailean bidali zion lehenik eskaera hori Nafarroako Gobernu Ordezkaritzak Berako Udalari, baina oraindik ez zela bete ikusita, Estatuaren abokatuak helegitea jarri zuen maiatzean.

Orain, helegite hori onartu du Iruñeko Auzitegiak. Bertan, udaletxeko kanpoaldean Espainiako bandera jartzeko agintzen dio, eta baita eraikinaren barrualdean ere, «lehentasunezko lekuan». Hala ere, erabakia ez da irmoa, eta alegazioa aurkezteko aukera du Berako Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.