Udaletxean zegoen Espainiako banderari su eman diote
AÑANA. Espainiako banderari su eman zioten herenegun goizaldean, Añanan, Araban. Udaletxean zegoen, eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, mastarieman zioten su, eta bandera ere hartu zuten garrek. Nolanahi ere, ez zuen kalterik eraginsuak udaletxean. Zer gertatu zen ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu