Uema: "Euskara, Nafarroan, hizkuntza gutxitua izateaz gain, gutxietsia ere bada"

2014ko urriaren 15a
15:15
Entzun

Hizkuntza eskubideak errespetatzeko eskatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Nafarroako Parlamentuan. Eneka Maizek salatu du euskaraz jakiteko hizkuntza eskakizuna duten lanpostu publikoak "hutsaren hurrengoa" direla Nafarroan.

Haren arabera, eremu euskaldunean, 135 lanpostutatik 38 lanpostuk baino ez daukate hizkuntza eskakizuna ezarrita. "Inguru euskaldunean biztanleen %70ek baino gehiagok dakigu euskara. Zerbitzu publikoetan ez da halakorik islatzen".

Maizek esan duenez, Nafarroan mediku edo pediatra euskaldun bat izateko probabilitatea "oso-oso txikia" da. "Hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa da Nafarroan. Europako Kontseiluak, Behatokiak eta Arartekoak ere horixe esaten dute", adierazi du. Nafarroako Gobernua ez da euskararen legea betetzen ari, Maizen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.