Ugaitz Errazkin eta Iurgi Garitagoitia epaitzen hasi dira Auzitegi Nazionalean

2021eko otsailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRID. Ugaitz Errazkin eta Iurgi Garitagoitia euskal presoen kontrako epaiketa hasi zuten atzo Auzitegi Nazionalean. 49 urteko presondegi zigorra eskatu du fiskaltzak bien kontra, 2008. urtean Inazio Uria Azpeitiko (Gipuzkoa) enpresaburuaren erailketan parte hartu izana leporatuta. Auzitegiaren aurrean, ETAren ekintza hartan parte hartu izana ukatu dute bi akusatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.