Azken orduetan botatako euriari, bezperako egunetan izotz edo elur gisa metatu den ura erantsi behar zaio, eta horren guztiaren ondorioz ari dira han eta hemen potzu handiak sorten, eta zenbait erreka gainez egiten.
Goizean goiz, esate baterako, Kadagua ibaiak gainez egin du Bizkaian, eta bere bidetik atera da Gueñesen eta Alonsotegin dezenteko arazoak sortuz. Durango inguruan ere une estuak pasa dituzte ibaia gora zihoala-eta, baina gero hobera egin du.
Uholde arriskua arindu egin da baina ekaitzak kalteak eragin ditu hainbat errepidetan. Galdakaon A-8 errepidean zailtasunak izan dira potzu batek gainezka egin duenean.
Goizean Deba ibaiaren arroan egoeraarriskutsua izan da une batean ibaiak gainez egin du, eta, besteak beste, futbol zelaian eragin ditu kalteak. Deba eta Mutriku arteko errepidea hobetzeko egiten ari diren obrek zerikusia izan dute, nonbait, gainez egite horretan.
Nafarroan, Sakanan, Arakil ibaiak egin du gainez, eta Arruatzu eta Uharte-Arakil lotzen dituen errepide zaharra moztu beharizan dute.
Euri jasek errepideetan ere izan dute eragina, potzu handia sortu baitira pare askotan. Arreta handiz gidatzeko eskatu dute trafiko arduradunek.
Ekaitza