Ultraeskuindarren hiru eraso salatu dituzte Gipuzkoako hiru herritan

Astigarraga, Errenteria eta Oiartzungo kale, elkarte eta taberna batzuetan pintaketa ugari agertu dira

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Astigarragako, Errenteriako eta Oiartzungo zenbait kale, elkarte eta tabernatako hormetan, eskuin muturreko mezuak zituzten pintaketa ugari egin zituzten atzo goizaldean.

Espainiar banderaren koloreak eta eskuin muturreko mezuak zituzten pintaketek, eta DNJ sinadura ere bazeukaten zenbaitzuek.

Gipuzkoako ezker abertzaleak salatu egin zituen eraso horiek atzo, prentsara bidalitako ohar baten bidez. «PPk eta Espainiako Estatuak Euskal Herrian ireki den fase berri honetan daramaten blokeo estrategiaren barruan kokatzen ditu ezker abertzaleak eraso hauek», zioen prentsa oharrak.

Ezker abertzaleak nabarmendu du erasoak batez ere independentismoaren «leku sinbolikoetan» gertatu direla,eta pintaketak modu koordinatuan gertatu izanak egileei buruzko ondorio batera eraman du: «Bart izandako erasoen izaera koordinatuak eta selektiboak garai bateko 'inkontrolatuen' jokaera ekarri digu gogora, eta horregatik oso logikoa da pentsatzea pintaketa eta sabotaje horien guztien egileak estatu aparatuetako kideak izan direla».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.