Errepide istripua izan zuten joan den larunbatean Teruelgo espetxera bisitan zihoazela Unai Gonzalez presoaren senitartekoek; zehazki, gurasoak, emaztea eta amaginarreba zihoazen hura ikustera.
Etxerat-ek jakinarazi duenez, gurasoek larunbatean jaso zuten senda agiria, baina emazteak eta amaginarrebak Gasteizko Txagorritxuko erietxean jarraitzen dute zauri larriekin. Amaginarreba dago bietan larrien, eta aorta guztiz kolpatua duenez, hiltzeko arriskua ere badagoela nabarmendu du Etxerat-ek. Horrez gain, gerritik behera mugikortasuna galdu egingo du eta hanka bat mozteko arriskua du.Sakabanaketak eragindako istripua izan dela salatu du Etxerat-ek.
Horrez gain, Etxerat-eko kideek Donostiako Artzain Onaren katedralean itxialdian jarraitzen dute euskal preso politikoek bizi duten egoera larria salatzeko. Larunbatean hasi zuten itxialdia, eta "gorputzak eutsi arte" han izango direla agertu zuten. Eragile politiko eta sozialei presoen egoeraren berri izateko hara hurbiltzeko deia egin zieten Etxerat-eko kideek.
Presoak
Unai Gonzalez presoaren amaginarreba larri dago, hura bisitatzera zihoazela istripua izanda
Larunbatean izan zuten ezbeharra Gonzalezen gurasoek, emazteak eta amaginarrebak Teruelgo (Espainia) espetxera zihoazela. Gurasoek alta jaso dute baina emazteak eta amaginarrebak Gasteizko Txagorritxuoko erietxean segitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu