Aste honetan bertan Espainiako Auzitegi Goreneko fiskal guztiak Paroti ezarritako zigorrak bakar batean metatzearen alde agertu dira, eta, beraz, 2009an irtengo litzateke espetxetik ETAko presoa.
Grande-Marlaskak, ordea, auzipetu egin du berriro, eta atzera zigortuko balute, luzatu egingo liokete Paroti espetxealdia.
Ustez 2001ean Parotek ETAko zuzendaritzari bidalitako gutun bat hartu du epaileak presoa berriro auzipetzeko oinarri gisa. Epailearen inguruko iturrien arabera, zenbait atentatu egitea proposatzen zion gutun horretan Parotek ETAko zuzendaritzari, besteak beste, Espainiako Bankuaren zein Madrilgo eta Bartzelonako burtsen aurka.
Politika
Unai Parot berriro auzipetu du Grande-Marlaska epaileak, "ETAko kide" izatea egotzita
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak Unai Parot ETAko presoa berriro auzipetzea erabaki du, "erakunde terroristako kidetza" eta "atentatuak egiteko konspirazio" delituak egotzita. Ustez Parotek 2001ean ETAko zuzendaritzari bidali zion gutun batean oinarritu da Grande-Marlaska presoa berriro auzipetzeko. Grande-Marlaskaren ekimenak aurrera egingo balu, Parot ez litzateke orain daukan zigorra betetzen duenean aske geratuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu