Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Kanpaina

UPNk ez du diputaturik lortuko, EITB Focusen arabera

EH Bilduk sei eserleku eskuratuko lituzke Hego Euskal Herrian Espainiako Kongresurako, eta EAJk, bost

2023ko uztailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Uztailaren 23ko Espainiako Gorteerako hauteskundeen inguruko inkesta kaleratu du EITB taldeak, EITB Focus, eta, horren arabera, Nafarroan UPNk ez du lortuko diputaturik Madrilgo ganberan. PPk, berriz, bi eserleku aterako lituzke, PSNk bezainbeste lurralde horretan. EH Bilduk, berriz, diputatu bat lortuko luke, azken deialdianbezainbeste.

Horiek horrela, PSNk eta PSE-EEk zazpi ordezkari lortuko lituzkete Hego Euskal Herrian, egungoak baino bi gehiago. EH Bilduk sei diputatuko taldea osatuko luke Madrilen Nafarroako diputatuaz gain, bina eserleku eserleku lortuko lituzkeelako Bizkaian eta Gipuzkoan, eta bat Araban. Orain baino ordezkari bat gehiago izango luke. EAJk ere bost aterako lituzke, galdeketaren arabera, 2019ko hauteskundeetan baino bat gutxiago. Sumarrek, berriz, diputatu bakarra aterako luke, eta, hortaz, Elkarrekin Podemosek 2019an atera zituenekin alderatuta, hirugalduko lituzke. PPk, berriz, lau aterako lituzke, orain baino bi gehiago.

Inkesta kaleratu berritan iritsi da UPNren erreakzioa. Alderdiko zerrendaburu Alberto Catalanek PPri botoa emateak duen arrisku jakin bati buruz hitz du: Alberto Nuñez Feijooren alderdiak EAJrekin aliantza bat egin dezakeela helarazi du, eta horrek «arrisku handia» dakarrela Nafarroarentzat. Hau da, UPN ala PP bozkatu, hori ez dela gauza bera azpimarratu nahi izan du Catalanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.