euskal herria

Urduñako Udalak "berehala inplikatzeko" eskatu dio Bizkaiko Aldundiari, zorpetzea "jasangaitza" delako

Udalak ohartarazi du ezin duela gehiago itxaron, eta guztiz beharrezkoa dela aldundiaren laguntza. Urduñak duen egoeraren "ardura zuzena" izatea egotzi dio.

2013ko martxoaren 26a
18:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Udalaren arabera, eurek eta herritarrek "ahal duten guztia" egin dute jada, eta orain Bizkaiko Aldundiaren txanda da. "Urduñan argi gorri guztiak piztuta dauzkagu, eta ozen esan nahi dugu orain aldundiak bere ardurari erantzun behar diola", adierazi dute ohar baten bidez

Udalak argitu du ez direla ari "limosna eske". Azaldu duenez, herriak daukan zorpetzea "jasangaitza da aldundiak baimendu duelako". "Berak onartu ditu zorra eragin duten erabaki arduragabeak eta bere kontrol falta nabarmena izan da", adierazi dute.

Udalaren ustetan, irtenbidea zorra murriztea litzateke. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.