Osoko bilkura hasi aurretxoan jaso zuen telefono dei bidez Josu Landaluze jeltzaleak berarentzat txarra zen albistea: zinegotzi sozialistek ez zuten bere hautagaitza babestuko. Gauzak horrela, bere taldeko zortzi zinegotzien eta PPk eskuratutako bakarraren babesa ez zuen nahikoa izan gehiengo osoa lortzeko. 22ko hauteskundeetan EAJk beste zinegotzi lortu zituen Bilduk, baina hark baino boto gehiago. Beraz, Bilduko alkategai Saioa Villanueva bihurtu zen Sopelako (Bizkaia) alkate. Uribe Kostan jeltzalea ez den alkate bakarra izango da Villanueva. Sopelan bertan ere, udala beti EAJren esku egon da.
Alkate berriak «aldaketa politikoa martxan jarriko» duela iragarri du. Horretarako, herritarren partaidetza sustatzeko pauso eraginkorrak emateko konpromisoa hartu du: «Herritar guztion protagonismoa etengabe landuko dugu. Inola ere ez inoren kontra, baizik eta ideologia aurrerakoi eta herritar guztiak kontuan hartzeko borondatearekin». Legegintzaldian oposizioko alderdiekin akordioak lortzea ezinbestekoa izango du.
PPk ez du ametsa bete
Alderdi Popularrak Bizkaian lor zezakeen udal bakarra Getxokoa zen, baina ihes egin die alkatetzak. Zinegotzi kopuruaren aldetik, bigarren indarra da PP. Alderdi guztiek euren alkategaia babestu dutenez, bakar batek ere ez du gehiengo osorik lortu. Hala, zinegotzi gehien dituen EAJko Imanol Landaren eskuetan jarraituko du aginte makilak.
Alkatetza eskuratu berritan, «alderdien interesak alde batera utzi, eta getxotarren benetako arazoak konpontzen hasteko garaia» dela ohartarazi zien Landak oposizioko alderdiei.
Udalen osaketa. Bizkaia
Uribe Kostan Sopela ez beste alkatetza denak lortu ditu EAJk
SopelaPSE-EEko zinegotziek euren alkategaia babestu dutelako galdu du EAJk alkatetza

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu