Uribetxebarriak espetxetik kanpo jarraitu behar duela dio azken txostenak

Espainiako Justizia Ministerioko auzi medikuen arabera, beharrezkoa da okerrera egin ez dezan

Agentziak
Madril
2013ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez, Espainiako Justizia Ministerioko auzi medikuek ondorioztatu dute Iosu Uribetxebarria euskal presoak etxean jarraitu behar duela bere gaixotasuna dela-eta jasotzen duen tratamenduarekin. Auzi medikuek txosten horretan jaso dute haren gaixotasuna ez dela areagotu, eta espetxetik atera zutelako gertatu dela hori.

Azken probak Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailearen aginduz egin dituzte, Fiskaltzak hala eskatuta. Ainhoa Baglietto Uribetxebarriaren abokatuak helegitea jarri zuen eskaera horren aurka, zehaztuta, halere, presoak ez diola uko egiten Auzitegi Nazionalaren probak egiteari, baizik eta aldiko egiten dituen probak erabiltzeko eskatzen duela. Epaileak, baina, ez ditu aintzat hartu defentsaren argudioak, eta ohartarazi du legediak eskubidea ematen diola proba gehiago eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.