Urizarrek esan du alderdi guztiek bat egingo dutela Bilduren aurka

EAko idazkari nagusiak uste du PSE-EEri komeni zaionean deituko duela bozetara Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak adierazi duenez, PSE-EEri «hobeto datorkionean» deituko du hauteskundeetara Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Urizar ziur da hauteskundeak aurreratuko dituztela, eta uste du legealdia amaitzeko falta diren hilabeteetan EAJk, PSE-EEk eta PPk bat egingo dutela Bilduren aurka. EAren Gasteizko egoitzan eginiko prentsaurreko batean egin ditu adierazpenok Urizarrek.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, berriz, berri agentzia bati emandako elkarrizketa batean esan du ez duela espero hauteskundeak laster izango direnik. «Lehendakariak eta Jaurlaritzak lan asko dute mahai gainean, eta Euskadiren alde lanean jarraitu behar dugu», esan du.

Sozialistek PPrekin zuten ituna hautsi ostean Jaurlaritza «lasai» dagoela adierazi du. Hala ere, Mendiak aitortu du «zailagoa» dela gutxiengoan gobernatzea. «Horrek, baina, ez gaitu beldurtzen», azpimarratu du.

Bozeramaile sozialistak, halaber, Espainiako Gobernuaren «birzentralizazioari» erantzun bateratua emateko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.