Urkullu gaur Raxoirekin solastuko da bakegintzari eta autogobernuari buruz

Ez du aurreratu zehazki zer esango dion Raxoiri, baina bake prozesua sendotzeko urratsen beharra azaldu nahi dio

joxerra senar
Iruñea
2012ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea gaur Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuarekin solastuko da Moncloan. Hiru gai nagusi proposatuko dizkio. Alde batetik, krisi ekonomikoari nola aurre egin, eta, horri lotuta, krisi instituzionalagatik kezka agertuko dio Urkulluk Raxoiri. Bigarrenik, autogobernuan sakontzea proposatuko dio, eta, azkenik, bake eta normalizazio prozesua «sendotzeko» egin beharreko urratsei buruz hitz egingo dio. Urkulluk ez die komunikabideei aurreratu nahi izan zer esango dion Raxoiri, horrekiko begiruneagatik.

Astelehenero legez, EBBk bilera egin du, baina asteon Iruñean bildu da, «Nafarroan duten salbuespenezko egoera dela eta». Handik, ETAk urriko adierazpena egin geroztik Raxoik eman dituen pausoak aztertu ditu Urkulluk. Urkulluren ustez, «oso urrats txikiak badira ere», orain arte PPk izan duen diskurtsoarekin alderatuta, pauso bat direla aitortu du. Hauteskundeetara bitarte PPk legez kanporatzeakdefenditu ondotik, Kongresuan Bildu eta Amaiurren legez kanporatzeko UPDren proposamen baten aurka bozkatu izana edo gizarteratzeko plana «urratsak» direla uste du, «nahiz eta gutxienekoak izan». Dena den, urrats horiek nabarmenduagatik, buruzagi jeltzaleak ere kezka azaldu du Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroaren adierazpen askotan «kontraesana» nabaritzen delako; bereziki, espetxe politikari eta presoen eta biktimen arteko elkarrizketei buruz egindako adierazpenetan.

Espaniako Gobernuari eta PPri gogorarazi die beste jokaleku politiko bat dela eta hori «sendotu» beharra dagoela. Norabide horretan aurrerantz eginez gero babes politiko handia izango duela ziurtatu du Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.