EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluk «estatus politikoa berri bat» proposatu du Euskal Autonomia Erkidegoarentzat.Urkulluk esan du «Euskadi Europako nazio» izatea nahi duela EAJk, eta estaturik gabe ere izan litekeela. Bi argudio nagusi erabili ditu Urkulluk EAEk estatus poliltiko berria behar duela aldarrikatzeko. Batetik, lehendakarigai jeltzaleak uste du Gernikako Estatutuaren inguruan hausnarketa egin beharra dagoela. Izan ere, Urkulluk gogorarazi du duela hogeita hamar urte onartutako estatutu hori ez dela bete oraindik.
Bestetik, testuinguru politiko, sozial eta instituzionala aldatu egin dela dio EBBko buruak, eta adierazi du krisi ekonomikoak estatuen subiranotasuna «lausotu» duela. «Horrek Espainiaren estatu ereduaren berdefinizioan ere eragiten du», azaldu du. Hori horrela, estaturik izan gabe ere, «Euskadik Europako erakundeetan ordezkaritza izatea» nahi du EAJk, «dagokion alorretan». Nafarroarekin eta Ipar Euskal Herriko herrialdeekin ere «lan egin» nahi duela adierazi du Urkulluk. «Horrekez du esan nahi ordea, 'independentzia bai ala ez' bezalako sinplekeriak egin behar direnik».
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Urkulluk estatus politiko berri bat defendatu du, «Europan nazio izateko»
«Euskadik Europan ordezkaritza» izatearen alde egin du jeltzaleak, eta estaturik gabe ere hori lor litekeela dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu