Urkulluk «harrokeriaz» aritzea eta «gatazka» nahi izatea leporatu dio Bilduri

Ortuzarrek dio EAJk gauza gutxitan egiten duela bat Bildurekin, eta ez direla elkarrekin aurkeztuko bozetan

Bildu eta EAJren arteko bilera, joan den maiatzean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidentearen ustez, etorkizuna bermatuko dion proiektupolitikorik ez du Bilduk, eta horregatik «harrokeriaz eta biktimismoz» jokatzen du, «gatazka bilatuz». EAJko buruak hitz gogorrak erabili ditu Bildu koalizioaren aurka bere blogean idatzitako artikuluan. «Nagusikeria, biktimismoa, frontismoa eta liskarraren beharra... koktel leherkaria da», esan du Bilduren inguruan.

Bere esanetan, Bilduko ordezkariak «edozer gauza egiteko eta esateko prest daude» baldin eta bakea ekarriko zuten esperantzaz haiei botoa eman zietenak «kontsolatzeko eta nahasteko» balio badu.Kudeaketarako gaitasunik ez izatea eta «harrokeria ikaragarriaz» jokatzea egotzi dio Urkulluk koalizioari, eta ohartarazi dio bide hori erabilita ez duela ezer konponduko. «Programa, proiektu eta ekimenik ezean, gauza bat eta kontrakoa esaten ditu», kritikatu du.

Halaber, Urkulluk salatu du Bilduk ez duela nahi EAJrekin elkarlanean aritu, nahiz eta hari begiratzen dion abertzaleen arteko batasuna aldarrikatzen duenean. Bere ustez, gauza bera gertatu zen 2009an EAJ-EA koalizioa aurkeztu zenean, «ezker abertzaleak ausardiarik ez zuelako izan egin beharreko urratsa egiteko».

Hori horrela, alderdi guztiekin«liskarra eta gatazka» bilatzea egotzi dio Bilduri: «EAJrekin, PSOErekin eta PPrekin liskarra behar eta bilatzen ditu».Bilduren jarrerak «iraganeko garaiak» gogora ekartzen dituela uste du EAJko buruak, eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren adierazpenak adibide modura jarri ditu: hark esan zuen egunen bateanjasandako eta egindako minaz hausnartu beharko dela, eta Urkulluk uste du ez dela egokia erakunde bateko ordezkariak halakorik esatea. Areago,adierazpen horiek «etsigarriak» eta «atzera pausoa» direla esan du.

Hauteskunde koalizioa

Bestalde,abertzaleak Espainiako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko Bilduk egindako eskaintzazmintzatu da Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Cope irrati katean. Ortuzarren ustez, Bildu eta EAJ koalizioanjoatea «ezinezkoa» da, bi alderdien artean ezberdintasun asko daudelako: «Ezker abertzalea erradikala da, marxismoak doktrina gisa duen erradikalena, eta gu, berriz, alderdi humanista gara. Gauza gutxitan egiten dugu bat».

Ortuzarren ustez, Bilduk elkarrekin aurkezteko eskaintza egin dio EAJri jakin badakielako bide demokratikoen alde egin zezanjende askok «utzitako» botoak dituela. Hala, hauteskundeei begirako proposamena «berea ez den boto-emailea pozik uzteko aitzaki hutsa» baino ez dela kritikatu du Ortuzarrek, eta euskal gizartea «heldua» dela eta datozen hauteskundeetan Bilduri «errezeloz» begiratukodiola ziur da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.