Euskal Herria

Urrats bat gehiago Trebiñu Araban sartzeko

Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Gaztela eta Leongo erkidegoaren mugak aldatzeko lege egitasmo bat aurkezteko txostena onartu dute Eusko Legebiltzarrean.

Berria.info
2013ko abenduaren 16a
18:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Legebiltzarrak urrats bat gehiago egin du Trebiñu Araban sartzeko. Legebiltzarreko Erekunde Batzordea gaur bildu da, eta Espainiako Diputatuen Kongresuan Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Gaztela eta Leongo erkidegoaren mugak aldatzeko lege egitasmo bat aurkezteko txostena onartu dute, PP eta UPD ez beste talde guztien babesarekin. Bi alderdi horiek abstenitu egin dira, egitasmoan zehaztutako bideak Gaztela eta Leongo estatutua errespetatzen ez duela iritzita.

Behin betiko txostena Eusko Legebiltzarrak onartu beharko du, osoko bilkuran, eta, halaber, izendatu beharko ditu egitasmo hori Espainiako Diputatuen Kongresuan defendatuko duten legebiltzarkideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.