Urrezko Domina jaso du Selma Huxleyk

DONOSTIA. Aquariumeko presidente Vicente Zaraguetak Urrezko Domina eman zion atzo Selma Huxley Kanadako historialariari, «Ternuako euskal arrantzaleen gorabeheren ezagutzan egindako ekarpenarengatik». Euskal itsas historia ezagutzeko lanean aitzindaria izan zen Huxley. Igandean historialariarekin egindako elkarrizketa argitaratu zuen BERRIAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu