Urte amaieran telefono bidezko osasun arreta eskaintzen hasiko dira EAE osoan

Osarean zerbitzua 2013. urterako guztiz «ezarrita eta sendotuta» egotea espero du Jaurlaritzak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Telefono bidezko osasun arreta eskaintzen duen Osarean zerbitzua urte amaierarako EAE osoan martxan izatea espero duEusko Jaurlaritzako Osasun Sailak; eta 2013rako «ezarrita eta sendotuta egotea. «Horretarako aldez aurretik hainbat urrats egingo dira. Besteen artean, norbanakoek osasun alertak jasotzeko sistema bat jarriko dugu martxan», azaldu zuen atzo proiektuaren zuzendari Pablo Arbeloak. «Helburua gaixoei ahalik eta arreta onena eskaintzea da, eta horretarako oso garrantzitsua da teknologia berriak erabiltzea».

Abenduan jarri zen martxan zerbitzua. Oraingoz, hala ere, Bilbo eskualdeko gaixoek baino ezin dute erabili: 400.000 biztanle inguruk. Martxoan Araban eta Gipuzkoa ekialdean jarriko dute martxan, eta urrian falta diren eskualdetan.

Osarean zerbitzua gaixo kronikoei dago zuzenduta, batez ere. Eriektelefono bidez jasotzen dute osasun profesionalen arreta. «Gaixo horiei bizimodua erraztu nahi diegu. Izan ere, duten gaixotasunaren ondorioz maiz joan behar izaten dute osasun etxera. Baina, askotan, telefono dei batekin argitu daitezke dauzkatenkezkak edozalantzak. Uneoro gaixotasuna kontrolatua izateko aukera ematen du, gainera». Egun18 milioi bisita inguru izaten dira urtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun etxe eta erietxetara. Helburua bisita horien %20 telefono bidezko arreta zerbitzuaren bidez bideratzea da. «Zerbitzua telefono bidez izatea erabakidugu, Interneten nabigatzeko ohiturarik edo modurik ez dutenek ere zerbitzua erabil dezaten».

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Espainiako Informatika eta Osasuna Saria irabazi du. Osasun Sailak teknologia berrien alde egin duen apustua aitortu nahi dute sari horren bidez. Gaur izango da sari banaketa ekitaldia Madrilen, eta han izango dira Jaurlaritza ordezkatzen Jesus Maria Fernandez Osasun eta Kontsumo sailburuordea, eta Martin Begoña Sistema Informatikoen zuzendariordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.