Ezbeharra

Urte eta erdiko haurra hil da Gasteizen leihotik erorita

Ertzaintzak egindako ikerketen lehen emaitzen arabera, istripuz erori da 9. pisutik. Gurasoekin zegoen etxean.

2008ko ekainaren 26a
09:48
Entzun 00:00:00 00:00:00
Urte eta erdiko haur bat bere etxeko leihotik erorita hil zen atzo iluntzean Gasteizen.Ertzaintzak agertu duenez, iluntzeko bederatziak aldera gertatu zen istripua, Valentin Forondo zidorra kaleko etxebizitza batean. Zehazki, bederatzigarren pisutik erori zen haurra.

Ertzaintzak egin dituen lehen ikerketen arabera, istripuz erori zen haurra leihotik. Agi denez, irekitako leihoaren ondoan zuen ohea eta bere kabuz hurbiltzeko modua izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.