Urtebeteko kartzela zigorra, sare sozialetan «biktimak iraintzeagatik»
Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebetera kondenatu du Alberto Ortega asturiarra, Tuenti sare sozialaren bidez Espainiako segurtasun indarren eta Ertzaintzaren aurka iritzi «iraingarri eta basatiak» egin eta horien bitartez «biktimak iraindu» zituelako, atzo argitaratutako epaiak dioenez. «Terrorismoa goratzea» ere leporatu diote, 2009ko uztailaren 30ean Calvian (Mallorca, Herrialde Katalanak) ETAk bonbaz hildako bi guardia zibilen heriotzari buruz Tuentin idatzi zuenagatik, «bi guardia zibilen hilketa goraipatzen duelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu