Presoak

Urtzi Murueta presoa Espainiaren esku utzi du sei hilabetez Frantziak

ETAko kide izatea egotzita Frantzian preso zeukaten Urtzi Murueta Espainiara eraman dute, sei hilabeterako, han egozten dizkioten delituengatik epai dezaten. Interpolek eraman du Murueta Frantziatik Espainiara.

2006ko otsailaren 17a
17:20
Entzun
Espainiako Poliziako Zuzendaritza Nagusiak agertu duenez, nahita sutea piztea leporatzen diote Muruetari, eta delitu horrengatik epaitu arte izango dute Espainian. Ondoren, Frantziara itzuliaraziko dute berriro, han ezarritako espetxe zigorra betetzeko.

Urtzi Murueta bilbotarra 2002an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Limogeseko erietxe batean, detonagailu bat lehertu eta min hartuta joan zelako. 2004ko ekainean onartu zuen Frantziak Murueta behin-behinekoz Espainiaren esku uztea, baina gaur arte ez du erabakia gauzatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.