euskal presoak

Uruñuela presoaren bikotekideak larri jarraitzen du

Jorge Uruñuela Barakaldoko presoaren neska-lagun Irantzu Abadek, honen ama Pili Iglesiasek eta Ana Tapia lagunak istripu larria izan zuten atzo Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionaletik etxerako bidean zirela. Suhiltzaileek atera behar izan zituzten hirurak autotik eta hirurak eraman behar izan zituzten Madrileko La Paz ospitalera. Neska-lagunak izan ditu zauri larrienak. Traumatismo kraneontzefalikoa du eta besoak apurtuta. Etxeratek gaur jakinarazi duenez, oraindik ere larri jarraitzen du, eta datozen orduak "oso garrantzitsuak" izango dira garapena ikusteko.

2005eko ekainaren 2a
11:51
Entzun
Kolpeen larritasuna dela-eta, helikopteroz eraman behar izan zuten ospitalera. Presoaren amaginarrebak eta lagunak kolpeak dituzte gorputz osoan eta ospitalean daude, medikuek haien egoeraren garapena gertutik jarraitzeko. Auzitegi Nazionalean epaitu zuten atzo eta herenegun Uruñuela, 2000. urtean bi kale erasoetan parte hartu izana egotzita. Ahozko saioan egon ondoren, etxera bidean zirela izan zuten istripua senideek Madrilgo Guadalix de la Sierra parean, 16:00ak aldean.

Istripua salatu eta gatazka politikoari irtenbidea emateko eskatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur Etxerat-ek eta AAMk Barakaldoko Bide Onera plazan, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.