Uxue Barkosek Pernado Barrenari eskatu dio "tontakeriak esateari uzteko, Nafarroan ez gabiltzalako putreak bezala inoren botoen bila". Nafarroa Baiko Espainiako Kongresurako zerrendaburuak adierazi duenez, koalizioa "froga bat" da. "Batasunak hauteskunde akordio bat eskaintzen zigun, baina beti ere Bergarako proposamenaren oinarriak onartzen bagenituen, eta koalizioak ere bere oinarriak zituen".
Nafarroa Bai koalizioaren sorrerarekin nafar askori "itxaropenaren atelak zabaldu" zaizkiola nabarmendu du Barkosek, "oraintxe hasi da lanean, UPN eta PSNri aurre egiteko fronte demokratiko positibo bat da, eta martxoaren 14tik aurrera ere lanean jarraituko du". Barkosen iritziz, "martxoaren 14a kotoiaren froga izango da".
Nafarroaren ahotsa Madrilen
Espainiako Kongresuan esertzea "oraindik planteantu ez dudan bertigoa" dela azpimarratu du Uxue Barkosek. "Talde mixtoan egoteak ardura eta lan handia suposatzen du, baina ahotsa izatea ere ahalbidetzen du, orain arte Nafarroak Espainian izan duen ahotsa oso laua izan delako".
Ibarretxe planak Nafarroan astindu dituen hautsak ere hizpide izan dituzte elkarrizketan, baina Berkosen aburuz, "Ibarretxeren proposamenak oso modu egokian errespetatzen ditu nafarroan eskubideak".
Izatezko bikoteen legea Nafarroako Parlamentuak onartu zuela gogorarazi du Nafarroa Baiko zerrendaburuak, "lege aurrerakoi eta abangoardista". Genero indarkeriaren aurrean "legeak ez duela erantzuten" esan du, eta "alderdien aurrekontuetan gai hau konpontzeko diru-partidak egon beharko liratekeela" zehaztu du.
Nafarroa Bai
Uxue Barkos: "Batasunaren egoerak erantzule garbi bat du, eta hori ez da Nafarroa Bai"
Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioko Espainiako Kongresurako hautagaiaren arabera, "Batasunak bizi duen egoerak erantzule garbi du, eta erantzule hori ez da Nafarroa Bai". ETB-2ko 'El Punto' saioan adierazi duenez, "putreak bezala ezker abertzalearen oinarri sozialaren botoen bila ibiltzearen salaketa ez da berria" –Pernado Barrenak hori egotzi zion atzo koalizioari–, baina argi du "legez kanporatzeak nafar askoren heriotza zibila ekarri duela inolako deliturik egin gabe". Barkos itxaropentsu agertu da koalizioak lor ditzaken emaitzekin, eta diputatu bat lortzeaz gain, bigarrena eskuratzeko aukerak ikusten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu