euskal presoak

Ventura Tome ez estraditatzeko erabakiaren kontra egingo du Belgikako fiskaltzak

Helegitea aurkeztuko du, eta hori erabaki bitartean Poliziaren "zaintzapean" izango da Tome.

2011ko azaroaren 10a
08:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Belgikako epaitegi batek atzo Ventura Tome euskal presoa ez estraditatzeko erabakia hartu ondoren, Fiskaltzak horren aurkako helegitea aukeztuko duela jakinarazi du gaur. "Erabaki txarra da. Espainian zigortu dute", esan dio Europa Press berri agentziari Lieve Pellens fiskaltzako bozeramaileak.

Estraditatuko ez duten arren, Tome ez dago aske eta Poliziaren "zaintzapean" izango da helegitea aztertu arte. Aske utzi ez dezaten Fiskaltzak fax bat igorru du espetxera. Helegitea aurkeztuta hamabost egun dituzte gehienez erabaki bat hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.