Euskal presoak

Xabier Alegria eta Miriam Campos aske geratuko dira, bermea ordainduta

'Udalbiltza auziagatik' kartzelan dauden Xabier Alegria eta Miriam Campos aske geratuko dira, datozen orduetan, bakoitzak 30.000 eurotako bermea ordainduta. Xabier Alegriak beste 50.000 eurotako bermea ere ordaindu beharko ditu, 'Egunkaria auziagatik'. Biak '18/98 auzian' ere azaltzen dira. Espainiako Fiskaltzak atzo egin zuen auzi horretan epaituko dituztenentzat zigor eskaria: Alegriarentzat 51 urteko kartzela zigorra eskatu zuen, eta Camposentzat 15 urtekoa. 'Udalbitza auziagatik' preso dagoen Joseba Garmendiak, berriz, espetxean jarraitu beharko du. Garmendiari ere jarri diote 30.000 eurotako bermea, baina 'Herriko tabernen auziagatik' kartzelan jarraitu beharko du.

2004ko abenduaren 4a
13:13
Entzun
'Egunkaria'-ren kontrako polizi operazioan atxilotutako Xabier Alegriari 30.000 euroko bermea ezarri zion Baltasar Garzon epaileak, 'Udalbiltza auziagatik', aske atera ahal izateko. Alegriak urtebete eta bederatzi hilabete daramatza preso, eta 'Egunkaria auziagatik' 50.000 euroko bermea jarri zioten arren, ez zuen oraindu Udalbiltzarekin lotuta ere preso jarraitu beharko zuelako. Orain, 'Udalbiltza auzia'n ere bermea jarri diote, eta aske irten ahal izango du, bi bermeak ordainduta.

Horrenbestez, Joseba Garmendia da 'Udalbiltza auziagatik' preso geratzen den bakarra. Izan ere, 30.000 eurotako bermea jarri badiote ere, bermea ordainduta ere preso jarraitu beharko du, 'Herriko tabernen auziagatik'. Auzi horretan preso geratzen den bakarra da, gainera, Garmendia.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek 2002ko apirilaren 29an agindu zuen herriko tabernen kontrako polizia operazioa. Espainiako Poliziak 11 lagun atxilotu zituen. Piskanaka-piskanaka, espetxeratuak aske gelditzen joan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.